Zumarragako Udalak Santa Lutzi egunean ganadu feria egin ahal izatea espero du
Abere azokak, oraingoz, azaroaren 30era arte daude galarazita.
Abere azokak debekatu dituzte azaroaren 30era arte, dermatosi nodular kutsakorra dela eta. Debekapena luzatzen bada, Santa Lutzi egunean ezin izango da ganadu feriarik egin. “Adi gaude, baina prestakuntzak aurrera doaz normaltasunez. Normal jarraitu behar dugu lanean. Santa Lutzi egunean ganadu feria egin ahal izatea espero dugu”.













