‘Ziarraize’ filma Igartubeitin, zinema eta landa eremuko emakumeen zikloan
Azaroaren 8an izango da emanaldia, 17:00etan. Ondoren, solasaldia egiteko aukera izango da filmeko protagonistekin.
'Ziarraize' filmeko irudietako bat.Hitza Igartubeiti baserri museoak Ziarraize filmaren emanaldia eta solasaldia eskainiko ditu datorren azaroaren 8an Zinemateka proiektuaren barruan. Zinemateka zine erakusketa ibiltaria da, eta landa eremuan bizi diren emakumeak protagonista dituen filmak eskaintzen dira. Hain zuzen, urriaren 15ean ospatu zen landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna, eta egun horren testuinguruan, urtero gauzatzen da Zinemateka ekimena urrian eta azaroan.
Datorren azaroaren 8an, Igartubeiti Baserri Museoak, Zinema eta landa Eremuko Emakumeen Zikloa hartuko du 17:00etan. Hiruki Filmak ekoiztetxeak —Marina Lameiro, Garazi Erburu eta Ione Atenea— Aurizberriko (Nafarroa) biztanleekin batera osatutako Ziarraize filma eskainiko dute aurten. Ekoiztetxeak herriko biztanleak gonbidatu zituen beren komunitatearen erretratu filmikoa egitera. Prozesu parte-hartzaile batean oinarrituta ikusle huts izatetik egile izatera pasatu ziren aurizberritarrak; sormena eta autoirudikapena sustatu zituzten, partaidetza batzarren bidez. Batzar horietan, beren filmetan zer sartu erabaki zuten.
Emanaldiaren ostean, filmean parte hartu zuten Auritzberriko hainbat bizilagunekin solasaldia egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Saioa doakoa da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izena emateko 618 00 41 31 edo 943 72 29 78 telefonoetara deitu daiteke; edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat idatzi.













