Erabiltzen ez diren jostailuen bilketa kanpaina abiatu dute ludotekan
Etxeetan erabiltzen ez diren jostailuei bizitza berri bat emateko helburuarekin, jostailu bilketa kanpaina jarri dute abian Zegamako ludotekan. Ez da lehendabiziko aldia, orain urte batzuk ere egin baitzuten antzeko bilketa bat. «Orduan bildutako jostailuak urte hauetan oso ondo zaindu dira, bana denborak aurrera egin ahala batzuk hondatuz joan dira», adierazi dute bilketaren sustatzaileek. Horregatik, garbiketa egin dute oraintsu eta «une egokia» iruditu zaie, ludoteka etxeetan erabiltzen ez diren jostailuez hornitu eta bigarren bizitza bat emateko.
Ludotekatik herritarrei dei egin diete, etxean erabiltzen ez dituzten jostailurik edukitzekotan ludotekara eramateko, «zuen ekarpenekin ume guztiek egoera onean dauden jostailu politekin jolastu ahal izateko», gaineratu dute. Jostailuak ludotekan bertan utzi daitezke, irekita dago astelehentik igandera 11:00etatik 20:00etara.













