Hamarnaka lagun elkartu ditu ikasturteko lehenengo mintzatertuliak
Josetxo Mendia izan da tertuliakidea.
Atzoko mintzatertulia saioa. Mintzatertulia saioen ikasturteari hasiera bikaina eman zioten atzo arratsaldean Igartzako jauregian, Josetxo Mendia Azurmendi mintzalaguntzailearekin. Lehenengo saio honetan, hamarnaka lagun elkartu ziren, Beasaingoak eta inguruko herritakoak, guztiak helburu zutelarik euskararen mintzaira hobetzea. Ekitaldia, Aittu! Euskara Elkarteak eta Beasaingo Udalak, Udal Euskaltegiaren bidez antolatu dute.













