Lehen sorospen ikastaroa Gurutze Gorriaren eskutik
Gurutze Gorriak lehen sorospen ikastaroa antolatu du azaroaren 5ean. Saioa doakoa da eta udaletxean izango da 10:30etik 12:30era. Ikastaro honetan hainbat teknika ikasteko aukera izango da: zauriak, hausturak eta erredurak nola osatu; konortea galtzean, arnasbideak buxatu edo bihotz-biriketako berpiztea egiten ikasiko da.













