Beasaingo San Silvestre lasterketan izen emateko epea irekitzear
Azaroaren 1ean irekiko dute izen ematea. Aurtengoa lasterketaren 50. edizioa izango da.
San Silbestre proba, Beasainen, 2024 urtean.Maider Insausti Urte amaiera hurbiltzen ari da eta urtero bezala, Beasaingo kaleak giro bereziz beteko ditu San Silvestre lasterketak. Aurtengoa, gainera, edizio borobila izango da, izan ere, 50. edizioa izango du.
Beti Bizi elkartearen kultur batzordeak jakinarazi duenez, izen ematea epea azaroaren 1ean irekiko da. Parte hartu nahi dutenek www.rockthesport.com edo www.beasain.eus webguneen bidez egin ahal izango dute inskripzioa. Prezioa 10 eurokoa izango da.
San Silbestre Beasainen kirol eta jai giroko topaketa bilakatu da urte hauetan guztietan, eta aurten, 50. urteurrena dela eta, antolakuntzak parte hartze handia espero du berriro ere, korrikalari beterano zein berrien artean.













