Bertso afari musikatu berezia Beasainen
Abenduaren 12an izango da, Unai eta Eñaut Agirre bertsolariekin, Aitor Alvarez txistulari beasaindarra lagun dutela. Tiketak salgai daude Arrano tabernan.
Unai eta Eñaut Agirre bertsotan, artxiboko irudian. Hitza Abenduaren 12an, ostirala, Beasaingo Arrano elkartean bertso afari musikatu berezia egingo dute, 21:00etan hasita. Bertso zahar eta berriak, auskalo zeinek jarriak izenburupean, Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariek, Aitor Alvarez txistulari beasaindarrak lagun dutela, giro goxoan eta afari baten bueltan bertsoak eta musika uztartuko dituzte.
Sarrerak Arrano tabernan salgai daude. Prezioa 25 eurokoa da helduentzat, eta ikasle eta langabetuentzat 18 eurokoa.














