Herriko zirkulazioari lotutako lanak hasiko dituzte astelehenean Zaldibian
Peatonalizatzearekin zerikusia duten eta aparkaleku berriak sortzeko margotze lanak egingo dituzte zenbait kaletan.
Zirkulazio murrizketa izango duen tartea, Santa Fe kalearen erdian. Izaro Villarreal Aspaldi aipatutako lanak izanda ere, astelehenean, azaroaren 3an, hasiko dira errepideko zenbait margotze lan egiten, “herrian indarrean dauden trafiko aldaketak indartzeko eta Mugikortasun Jasangarriko helburuei eutsiz”.
Alde batetik, errepidean koloretako borobilak margotuko dituzte Mediku-etxetik Lardizabal Eskolako zubiko zebra-bidera arte eta baita Artxanberriko pasabidean ere. Margotze lan horien helburua eremu hori “koexistentziako gune dela gogoraraztea da (egun osoz) eta oinezkoek dutela beti lehentasuna, nahiz eta baimendutako ibilgailuak pasa daitezkeen”.
Bestetik, eta aparkaleku gehiago lortzeko asmoz, margotze lanak egingo dituzte Artxanberrin (aparkaleku ilara luzatu eta bateriakoak semi-bateria edo diagonal bihurtuz) eta Luberri etxeari paraleloki lineako aparkaleku berriak markatuz. Honen ondorioz, errepideak Ñañarri aldera egingo du.
“Lanek sortu ditzaketen eragozpenen eta trafikoaren moldaketen aurrean pazientziaz jokatzeko eskatzen dizuegu herritar guztioi”, adierazi du Zaldibiako Udalak.

Santa Fe kalea eta Artxanberri kaleko pasabidea.

Luberri eta Ñañarri etxe arteko errepide zatia.













