Ane Odriozolak aurkeztu du bere azken lana
Latxartegi aretoan egin zuen 'Al subir la marea' nobelaren aurkezpena atzo arratsaldean. Idazle legazpiarraren bosgarren eleberria da.
Ane Odriozolak egindako deialdiak arrakasta handia izan du oraingoan ere. Al subir la marea bere bosgarren nobela aurkeztu zuen atzo iluntzean Latxartegi aretoan, eta legazpiar ugari hurbildu zen ekitaldira, eguraldi kaskarrari muzin eginez.
Odriozolak, Planeta argitaletxearen NdeNovela zigiluarekin kaleratu duen liburuaren nondik norakoak azaldu zituen aurkezpenean zehar, Josema Azpeitia kazetariaren laguntzarekin. Ekitaldia osatzeko, musika ere izan zen. Odriozolaren seme Ibai Olanok ahotsa jarri zion Lara Odriozola lehengusuak pianoarekin jo zuen piezari.
Amaieran, liburuak sinatzen jardun zuen idazleak.














