Bigarren sutea aste berean Beasainen, Oriamendi kalean
Suhiltzaileek berehala itzali dute sua. Oriamendi kaleko lokal batean izan da gertaera.
Suhiltzaileak lanean, Oriamendi kaleko 31. zenbakiko lokalean, gaur arratsaldean.Ariane Vierbücher Beasaingo Oriamendi kalean berriro piztu da sua. Gaur, 14:00ak aldera, suhiltzaileak bertaratu dira 31. zenbakiko lokal batean gertatutako sute txiki bat itzaltzera. Lehenengo hipotesien arabera, arazo elektriko batek eragin du sua.
Bizilagunek kea sumatu eta 112ra deitu dute. Suhiltzaileek berehala itzali dute sua eta kalte material txikiak baino ez dira izan. Ez da inor zauritu.
Aipatzekoa da aste berean bigarren sutea dela kale berean: astelehenean, 32. zenbakiko etxebizitza batean piztu zen sua, sukaldean. Orduan ere ez zen ez kalte material handirik, ez zauriturik izan.













