Azaroaren 25a iruditan
Sutea

Sute bat izan da Oriamendi kaleko etxebizitza batean

Berehala bertaratu dira suhiltzaileak eta sua zabaldu aurretik lortu dute itzaltzea.

Suhiltzaileak garabiaz lagunduta, sutea izan den etxebizitzan sartzen.Laida Goiburu

Gaur eguerdian, 12:45 aldera, sute bat piztu da Beasaingo Oriamendi kaleko 32. zenbakiko etxebizitza batean. Ezbeharraren momentuan, etxean ez zegoen inor. Bizilagunek eman dute abisua ke usaina nabaritu dutelako, eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak, ertzaintza eta udaltzaingoak.

Suhiltzaileak kamioko besoa erabilita igo dira eta leihotik sartu dira etxebizitzara, eta sua gehiago zabaldu aurretik lortu dute itzaltzea. Etxeko sukaldean gertatu da ezbeharra eta ez da kalte material handirik izan.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa