Galder Izagirre Ordizian eta Lazkaon hiru eguneko tartean
Ordiziako D’Elikatuzen kontzertua egingo du bihar, eta Lazkaoko Gerriko Txokoan 'Hitz&Musik' zikloan parte hartuko du astelehenean.
Galder Izagirre Dut, Kuraia eta Berri Txarrak taldeetako bateria-jotzailea izan da, besteak beste. Ordiaziarrockek antolatuta, bihar, Galder Izagirre D’Elikatuzen izango da, 19:00etan. Post-rocka, elektronikoa eta post-punka egiten du Galder Izagirrek. Dut, Kuraia eta Berri Txarrak-eko bateria izan da eta bakarkako ibilbideari ekin dionean Galder izena hartu du. Sarrera 5 euro da.
Astelehenean, berriz, Lazkaoko Gerriko txokoan izango da, Hitz&Musik zikloan. Solasaldia eta kontzertu akustikoa egingo du, 18:30ean hasita.













