Hil berri den Jose Maria Faus ornitologoa gogoratu du Landarlanek
Azaroaren 1ean hil zen Ordizian Jose Mari Faus ornitologoa eta Aranzadi Zientzia elkarteko kide izandakoa.
Jose Maria Faus ornitologo ordiziarra azaroaren 1ean hil zen. Argazkia 2008koa da publikatutako da 'Goierritarra' aldizkarian.Goierritarra Jose Maria Faus Iurrita ornitologo eta Aranzadi Zientzia elkarteko kide ordiziarra azaroaren 1ean hil zen Ordizian. Landarlan Ingurumen Elkarteak ordiziarra gogoratu eta eskertu nahi du, berak egindako «lan izugarri eta garrantzitsua gure faunaren ezagutzan eta ikerketan».
Aranzadiko Ornitologia saileko eta geroago Ornodun saileko arduradun nagusia izan zen hainbat urtez. Halaber, Aranzadi hegaztiei eraztunak ipintzen Espainian hasi zenean, Fausek beste kideekin batera Iberiar Peninsulako hegaztien lehenengo eraztuntze bulegoa sortu zuen.
Ordizia mailan Estudio de los Valores naturales del Parque de Oianguren (1989an) azterketako egileetako bat izan zen. «Eta Aralarren inguruan ikertu zuen baita, horren adibide Montes de Enirio-Aralar artikulua (1978an) eta Aranzadiko Ornodunen lan taldean egindako Estudio de los vertebrados de la Sierra de Aralar».
Euskal Herriko hainbat natur eremuetako ikerketetan parte hartu (Oñati, Mendata, Txingudi, Gorbeia), eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ornodun Kontinentalen atlasean ere lan egin zuen. «Berari esker, asko ikasi dugu gure inguruko faunaz, eta hegaztiez bereziki, eta haiek babesteko beharraz».
Adierazpen gehiago
Sare sozialetan Faus gogoan izan du Itsas Enara Ornitologia elkarteak. “Txema Faus Iurrita ornitologoa gogoratu nahi du Itsas Enara OE-k, gaur, 91 urte zituela, hil den egunean. 1985ean, Euskal Herriko Ornodunen Atlasaren egilekidea izan zen, eta 2000. urtean, berriz, GIPUZKOAKO HEGAZTIEN ATLAS proiektuan aholkularia. Bakean har dezala atseden”.
Eta Aralar Bizirik plataformatik ere bai: “Gogoratu nahi dugu hil berri den Jose Maria Faus Yurrita ikertzaile ordiziarrak egindako lan garrantzitsua fauna eta hegaztien inguruan. Eta bereziki gogoratu nahi dugu Aralarren inguruan egindako lanak: Montes de Enirio-Aralar (1978) eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornodunen lan taldean egindako Estudio de los vertebrados de la Sierra de Aralar.













