II. Sukatloian, dagoeneko 20 bikotetik gora
Apirilaren 11n jokatuko da Ordizian, kuadrilla arteko bikotekako bizikleta-korrika erronka. 40 urtetik gorakoen kasuan baldintza aldatu dute.
Uztailaren 18an jokatu zen I. Sukatloiko parte hartzaileak.Sukatloia. Apirilaren 11n Ordizian jokatuko den kuadrillen arteko binakako bizikleta-korrika erronkan izena emandako bikoteak, dagoeneko, 20tik gora dira. Antolakuntzak jakinarazi duenez, “40 urtetik gorako jendea ere apuntatu nahian dabil, baina adin batetik aurrerakoei kuadrillan bikotea bilatzea kostatzen ari” zaienez, salbuespena egingo dute: “40 urte edo gehiago izanik kuadrillakoak izan gabe apuntatzea ahalbidetuko da”.
Gainerakoan, baldintzak ondorengoak dira:
– Ordiziarra izatea / Eguneroko bizitza Ordizian egitea
– 2008an edo lehenago jaioa izatea
– Bikotekideak kuadrilla berekoak izatea. (Bikotea mixtoa den kasuan EZ)













