Ana Sanchez Ordiziako PSE-EEko zinegotzia, Kontsumobideko zuzendari berria
Eusko Jaurlaritzak izendatu du, Tontxu Rodriguezen tokia hartzeko.
Ana Sanchez, Ordiziako PSE-EEko zinegotzia da.Gaizka Uceda. Ana Maria Sanchez Herraez, Ordiziako PSE-EEren zinegotzia, Kontsumobideko (Kontsumoko Euskal Institutua) zuzendari izendatu du Eusko Jaurlaritzak, Tontxu Rodriguezen ordez. Kontsumobideren esanetan, “Sanchezek erakundeak garatutako lan ildoak eta proiektuak indartzen jarraitzeko konpromisoa bere gain hartzen du, Euskadiko kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen defentsan duen zeregina aintzat hartuta”.
Zuzenbidean lizentziatua eta datuen babesean aditua da Sanchez. “Esperientzia zabala eta ikuspegi berritua eskainiko ditu Kontsumobideren helburu estrategikoak bultzatzeko”.













