Artoa eta sagardoa bat eginda Lekanazpiren hurrengo jardunaldi gastronomikoan
Hilaren 28an izango da, elkartean bertan. Ekotalok eta Oihartek bost platerez osatutako afaria prestatuko dute, sagardoz lagunduta.
Lekanazpi elkarteko kideek antolatu dute jardunaldi gastronomikoa.Lekanazpi Lekanazpi elkarteak artoari eta sagardoari buruzko jardunaldi gastronomikoa egingo du hilaren 28rako, ostirala. Ekotalo talogileek eta Oiharte sagardotegiak afaria prestatuko dute. 20:00etan izango da, eta prezioa 25 euro. Aurretik erosi behar da txartela, honako lotura honetan: https://vivetix.com/eu/entradas-artosagardo-jardunaldi-gastronomikoa-wml1#/t5onzbYlewX.
Ekotalok eta Oihartek artoarekin egindako bost plater eta bost sagardo desberdinez osatutako menua prestatuko dute: taloa txistorrakin eta premium sagardoa, natxoak eta sagardo ekologikoa, kroketak eta haritz egurrean ondutako sagardoa, arto bulgurra eta sagardo lupulatua, eta natilla morokilla eta izotzezko sagardoa.
Afarian Ekotaloko Julen Altzelai eta Oiharte sagardotegiko Aritz Eguren izango dira, ekoizten dituzten produktuen azalpenak emateko.













