Lazkaomendiko Binakako I. pilota txapelketa azkarra, abenduaren 27an
Abenduaren 20ra arteko epea dute 16 urtetik gorako pilotari bikoteek izena emateko. Abenduaren 27an, 10:00etan hasiko da. Egun bakarrekoa da.
Lazkaomendiko festetan haurren pilota txapelketa antolatzen du Lartxaik eta aurten, abenduaren 27an, 16 urtetik gorakoena antolatu du.Iñaki Gurrutxaga. Lazkaomendiko binakako I. pilota txapelketa antolatu du Lartxai elkarteak abenduaren 27an, 10:00etatik aurrera, Lartxai elkartearen azpian dagoen pilotalekuan. “Goierriko frontoi berezi eta exijenteenetako” batean jokatuko da txapelketa “azkar” hau. Egun bakarrekoa izango da, “abenduaren 27an. Goizeko 10:00etan hasi eta txapelketa amaitu arte”.
Antolatzaileen esanetan, “maiatzean, Lazkaoemendiko festetan haurren txapelketa antolatzen da eta oraingo honetan Lartxai elkartetik seniorrentzat txapelketa bat antolatzea erabaki dugu”.
Izen-ematea
Izena emateko azken eguna abenduaren 20a izango dute bikoteek, Instagram kontura mezu pribatua idatzita, edo 666 989 114 zenbakira WhatsApp mezu bat bidalita. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. Bertan bazkaltzeko aukera ere izango da.
Lehenengo hiru bikoterentzat egongo dira sariak: lehenengo bikotearentzat, txapel bana, 150 euro eta Itxurrenen bi afari; bigarrenarentzat, 100 euro eta Iztuetako produktuak; eta hirugarrenarentzat, 50 euro eta Intzartzuko gazta.
Lartxai elkarteko tabernan pintxoak eta ogitartekoak salgai izango dira.













