Aurkitu dituzte airetik, Urbian desagertutako artzainaren artaldea eta txakurra
Ertzaintzak helikopteroaren laguntzarekin, airetik, ikusi ditu Jose Luis Uribetxeberria gabiriar artzainaren ardiak eta txakurra non dauden. Artzaina ez dute aurkitu oraindik. Gaurkoz bilaketa lanak eten dituzte.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, helikopterotik, airetik, aurkitu ditu atzotik Urbian desagertuta dagoen Jose Luis Uribetxeberria ‘Txantxangorri’ artzainaren artaldea eta txakurra. Artzainaren bila ere saiatu dira bai helikopteroz eta bai oinez, baina ez dute aurkitu.
Hala ere, Ertzaintzak Hitzari jakinarazi dionez, gaurkoz bilaketa lanak eten dituzte argi faltagatik, eta bihar eguna argitzearekin batera berriz ekingo diote 77 urteko artzainaren bila.













