Ordiziako Haur Txokoa, asteburutik berriz martxan
Barrena jauregiko bigarren solairuan dago. 16:00etatik 19:30era egongo da irekita maiatzaren 31ra arteko larunbatetan eta igandeetan. 0-4 urte bitarteko haurrentzako eta familientzako txokoa da.
Barrena jauregian dago Ordiziako Haur Txokoa.Ordiziako Udala. Ordiziako Haur Txokoa berriz ere martxan izango da asteburu honetatik aurrera. Maiatzaren 31ra arteko larunbat eta igandeetan, 16:00etatik 19:30era egongo da irekita. Barrena Jauregiko bigarren solairuan dago Bertso Eskolako gelan. 0-4 urte bitarteko haurrentzako eta familientzako txokoa da. Doako zerbitzua da.













