Erdigunean egingo du hurrengo geldialdia Legazpi Auzoetatik ekimenak
Udal agintariak eta teknikariak Kultur Etxean elkartuko dira 18:00etan herriko erdialdeko bizilagunekin.
Udalak auzoen premiak ezagutzeko martxan jarritako Legazpi Auzoetatik ekimena herriko erdigunera iritsiko da ostegunean. Kultur Etxean jarri dute hitzordua 18:00etan, eta hortik abiatuta, erdiko kale eta guneak bisitatuko dituzte udaleko agintariek eta teknikariek, bertako premiak eta arazoak ezagutzeko. Ibilaldian zehar, espazio publikoak, mugikortasuna, lurzoruaren erabilera eta udalerriko erdiguneko eguneroko beste alderdi batzuk hobetzeko iritziak, beharrak eta proposamenak partekatuko dituzte.
Amaieran, Kultur Etxean elkartuko dira berriz ere guztiak, ibilbidean zehar ikusitakoaz hitz egiteko. Ohi bezala, mokadutxo bat eskainiko dute bileran.













