Iratzarriko emakumeek elkartearen 35. urteurrena ospatu dute
Ehundik gora lagun elkartu dira bazkarian larunbatean. Taldeko argazkia atera dute bazkaltzera joan aurretik.
Legazpiko Iratzarri emakume elkartea osasuntsu dago 35 urte betetzen dituen urte honetan. Emakumeei aisialdirako, kulturarako eta hezkuntzarako gune bat izateko helburuz sortu zen elkarteak makina bat jarduera eta ikastaro eskaintzen dizkie gaur egun laurehunetik gora bazkideek, San Ignazio auzoan duen egoitzak.
Aurtengoa ospakizunen urtea da elkartearentzat, eta larunbatean egin zuten urteurreneko ekitaldi nagusia. Ehunetik gora bazkide elkartu ziren bazkaltzeko, eta festa giroan igaro zuten egun osoa. Bazkaltzera joan aurretik, taldeko argazkia atera zuten.













