San Nikolas errondako abestiak ikasteko saio bereziak egingo dituzte Legazpin
Bihar, azaroak 25, eta abenduaren 2an izango dira. Erronda abenduaren 4an aterako da, Doinua Musika Eskolak gidatuta.
San Nikolas errondako abestiak ikasteko bi saio antolatu dituzte Legazpin. Erronda abenduaren 4an aterako da, Doinua Musika Eskolak gidatuta eta haize eta perkusio ikasleen partaidetzarekin.
Abestiak ikasteko saioak bihar, azaroak 25, eta abenduaren 2an izango dira, 16:45etik 17:45era, musika eskolako garajean. Herritar guztiei daude zuzenduta.
Eguberrien gertutasuna iragartzeko herriko ohitura da San Nikolas errondarena. Urteetako tradizioa du, eta horri eusteko lanetan ari dira antolatzaileak. Horregatik antolatu dute ikastaro txiki hau, parte hartzea handitzeko eta “eztarriak prestatzeko”.













