ICLI gobernuz kanpoko erakundearen aitortza Ordiziako Udalari
Urte luzeetan izandako lankidetza lana eskertzeko.
Garapen bidean diren herrialdeetako biztanleen egoera sozio-ekonomikoa hobetzea helburu duen ICLI Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak, oroigarri bat eman dio Ordiziako Udalari, urte luzeetan izandako lankidetza lana eskertzeko. 30 urte bete ditu ICLI Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak.













