Plastikozko tapoiak behar dituzte Olamendiko ikasleek
Institutuko sarrerarako altzairuak egin nahi dituzte birziklatutako plastikoarekin, Tabakalerarekin elkarlanean. Olamendiren bi ikastetxeetan, Gizarte Zentroan eta hainbat tabernatan jasoko dituzte tapoiak.
Olamendi institutuko DBHko bigarren mailako ikasleek plastikozko tapoiak behar dituzte, martxan jarri duten proiektu baterako. Fisika-Kimika, Plastika eta Teknologia ikasgaietarako proiektu komun bat da, eta institutuko sarrerarako birziklatutako plastikozko altzariak egitea du helburu.
Altzari horiek egiteko tapoi asko behar dituzte, eta herritar guztiei eskatu diete laguntza. Martxo hasierara arte bilduko dituzte Olamendi institutuan eta eskolan, eta Gizarte Zentroko bi sarreretan jarri dituzten ontzietan. Herriko hainbat tabernatan ere egingo dute bilketa.
Tapoi horiek birziklatu eta institutuko sarreran jartzeko banku jasangarriak eraiki nahi dituzte. Horretarako, Tabakaleraren lankidetza izango dute.













