Gabonetako saskiaren irabazleek jaso dute saria Zerainen
Mari Jose Sukia eta Eneritz Aizpeolea izan dira aurten, Zeraingo Gazte Taldeak antolatutako Gabonetako saskia zozketaren irabazleak. Zozketa abenduaren 24an bertan egin zuten, Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren ostean. Saskiak aste honetan jaso dituzte irabazleek. Zorionak!













