Kontsumitzaileen bulegoa eta energia bulegoa bateratuta, aldaketak ordutegian
Beasainen, astearte eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara eskainiko da zerbitzu bateratua. Aurrez hitzordua hartu behar da.
Beasaingo Bake Epaitegia. Han emango da zerbitzua.Beasaingo Udala Urtarrilaren 19tik aurrera Goierriko Kontsumitzaileen Bulegoaren eta Energia Bulegoaren egun eta ordutegiak bateratu egingo dituzte. Horren ondorioz, Energia Bulegoaren egutegia aldatu egingo da, eta aurrerantzean Kontsumitzaileen Bulegoaren egutegi eta ordutegi bera izango du.
Aurrez aurre, telefonoz eta posta elektronikoz eskainiko dira bi zerbitzuak, aurrez hitzordua hartuta kasu guztietan. Aurrez aurreko arreta Beasainen astearte eta ostiraletan 10:00etatik 14:00etara eskainiko da, Marina Maiz 3an, Bake Epaitegian. Goiekiren egoitzan (Arranomendia 5, NBF eraikina, Ordizia), berriz, astelehenetik osegunera 15:00etatik 17:30era eskainiko da.
Energia Bulegoaren helbide elektronikoa energia.goieki@goierri.eus da, eta Kontsumitzaileena Bulegoarena kontsumoa@goierri.eus. Telefono zenbakia, bietarako, 843 739 988 da.













