Sanblasetako herri afarirako txartelak salgai daude liburutegian
Urtarrilaren 26ra arte egongo da txartelak erosteko aukera.
Kuadrillen eguneko paella jana, iazko San Blas jaietan. Iñaki Gurrutxaga Urtarrilaren 24an emango diote aurten hasiera San Blas jaiei Idiazabalen. Ohi bezala bi asteburutan banatuta ospatuko dituzte jaiak. Egun nagusiak urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra luzatuko dira. Idiazabalgo Udalak dagoeneko argitaratu du jaietako egitaraua.
Horrekin batera, Sanblasetako herri afarirako —urtarrilaren 31n izango da— txartelak dagoeneko salgai daudela jakinarazi du udalak. Txartelak liburutegian eskuratu daitezke 30 euroan. Txartelak erosteko azkeneko eguna urtarrilaren 26a izango da.
Prestatu duten menua ondokoa da: errusiar entsalada, arrainez betetako piperrak, etxeko frijituak, saiheski errea, goxua, ura, ardoa, sagardoa, kafea eta kopa. Bestelako menuren bat behar duenak udaletxean egin dezake eskaera.













