Urdaneta kalea bihar ibilgailuentzat itxita
Ondorioz, autobus zerbitzuan ere eragina izango du, Otegienean eta Malkaskon izango ditu geldialdiak.
Ordizia kalean garabia jartzeko prestakuntza lanak egiten ari dira.Loinaz Agirre. Bihar, goizetik 08:00etatik aurrera, Kale Nagusiko etxe bat konpontzeko Ordizia kalean garabi bat jarriko dutenez, Urdaneta kalea ibilgailuentzat itxita egongo da. Ondorioz, autobus zerbitzuan ere eragina izango du, Otegienean eta Malkaskon izango ditu geldialdiak.
Udalaren esanetan, “oinezkoentzat kalea zabalik egongo da, baina seinalizazioa errespetatzeko eta arreta berezia izateko eskatzen da”.













