Ana Galarragaren eta Pettiren eskutik, 'Frankestein agurgarria' Legazpin
Ostiralean eskainiko dute ikuskizuna, Latxartegi aretoan, 20:00etan. Sarrerak salgai daude, 5 euroan.
Frankenstein agurgarria izenarekin, Ana Galarraga zientzia komunikatzaileak eta Petti musikariak Victor Frankensteini gutun musikatua eskainiko diote ostiralean Legazpin. Ikuskizuna Latxartegi aretoan izango da, 20:00etan. Sarrerak salgai daude Latxartegiko leihatila digitalean 5 euroan, eta egunean bertan ere izango dira aukeran, aretoko sarreran.
Ana Galarragak eta Pettik “tripak atera” Mary Shelleyk duela 200 urte pasatxo idatzitako liburuari, eta gaur egunera ekarri dituzte bertan islatutako kezkak: Non daude zientziaren mugak? Nor da aurreikusi gabeko ondorioen erantzulea? Zerk bultzatzen du gizakia gaiztakeriara? Lurpera liteke iragana? Eta, batez ere, nor da munstroa?. Lanketa horretan ikuspegi feminista, historikoa, filosofikoa eta etikoa izan dute abiapuntua.
Ordubeteko errezitaldi musikatua da Frankenstein agurgarria, eta bertan “hitzak eta kantuak txirikordatzen dituzte, eszenaratze performatibo sotil eta iradokitzaile baten bidez”.













