Rosa Diezek 'Cuando brillan las manzanas' liburua aurkeztuko du bihar Ordizian
Frankismo garaian, bereziki, Zizurkilgo Fraisoro haur abandonatuen etxean kokaturik dago istorioa. Ordiziako Ramon Zabala enpresaria ere protagonistetako bat da.
Rosa Diez Urrestarazu kazetaria. Rosa Diez Urrestarazu kazetariak Cuando brillan las manzanas liburua aurkeztuko du bihar Ordiziako Barrena jauregian, 19:00etan. Frankismo garaian, bereziki, Zizurkilgo Fraisoro haur abandonatuen etxean kokaturik dago istorioa. Idazleak zehaztu duenez, «bertara erditzera eta kasu gehienetan umea bertan uztera joaten ziren hiru emakume gazteen istorioa da».
Alejandra, Luciana eta Jimena gazteak, gizarte-maila oso desberdinekoak dira, «baina antzeko egoerekin bate egiten dutenak». Izan ere, «Frankismoko urteetan, abortua espetxe-zigorrarekin zigortuta zegoen. Urtero gazte asko joaten zen inkusetara, gehienak haurrak adopzioan ematera». Gainera, «umezurztegitik igarotzeak betiko baldintzatuko ditu haien bizitzak. Hirurek makurra uzten dutenean, bizitza berri bat hasten da, bertan geratzen diren haurtxoentzako etorkizuna kudeatzen saiatzen diren karitateko ahizpak aterpetxe batean jaio zen seme horrek markatua».
Ordiziako enpresari bat
Goierrirekin badu lotura eleberriak Diezek aurreratu duenez. «Eleberrian zehar enpresari euskaldun bat azaltzen da Ramon Zabala izenekoa hain zuen. Goierrin inspiratu naiz. Eta bereziki Ordizian. Aitona honen eskutik Ordiziako merkatuari buruz hitz egiten dut, baina batez ere gerra zibilaren garaian nola bizi izan zen klandestinitatea, baserri eta etxe batzuetan».
Liburuaren izenburuan ageri den sagarra erreferentzia eginez, «sagarra, gure kulturaren ondare nagusia hain zuzen, eleberri osoaren zehar leku batetik bestera joango da. Testigu isila bezala», dio idazleak.













