Santikutz jaiak antolatzen hasteko bilera egingo dute asteazkenean
Maiatzeko jaiei begirako lehen bilera izango da. Kultur Etxean egingo dute, 18:30ean, eta herritar guztiak daude gonbidatuta, iritziak eta proposamenak egin ditzaten.
Nerea Elustondok bota zuen iazko Santikutzetako txupina, Bertso Olariak bertso eskolaren izenean. Legazpin, maiatzeko Santikutzak prestatzen hasteko lehen bilera egingo du bihar, asteazkena, Herri Jaiak lan taldeak. Bilera KUltur Etxean izango da, 18:30ean.urtarrilaren 21ean, 18:30ean. Maiatzeko Santikutz jaien antolaketarekin hasiko gara
Bilera irekia da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta, iritziak eman eta proposamenak egin ditzaten.













