Javier Goitia, Agustin Lopez eta Isidro Aranguren izan dira Korostiren zozketako irabazleak
Gabonetako jaialdian zehar zozkatu zituzten sariak dantza taldeak.
Legazpiko Korosti dantza taldeak entregatu ditu abenduaren 28ko jaialdian zozkatu zituen sariak. Javier Goitiak arkume bat eta bi ardo botila irabazi ditu, Agustin Lopezek oilasko bat eta beste bi ardo botila, eta Isidro Arangurenek gazta bat eta beste bi ardo botila. Agustin Lopezen ordez, Joseba Aierbe bere ilobak jaso zituen sariak.













