Usue Egiak ‘Zeruaren erdian’ aurkeztuko du bihar Legorretan
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, iaz Egiak Legorretan egin zuen egonaldiaren emaitza da.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak egitasmoaren barruan, iaz Legorretan egin zuen egonaldiaren ondotik argitaratutako Zeruaren erdian komikia aurkeztuko du bihar Usue Egiak, udaletxean, 18:00etan. Zazpikiak bat bildumako liburua da. Egiak, Legorretatik, bi txoriren elkarrizketa proposatu du. Txokolate beroa izango da.










