2026ko Elkar-Ekin Lanean programa martxan
Goierriko eskualdean enplegagarritasuna sustatzeko prestakuntza-ibilbide berriak aurkeztu dituzte Goiekin. 38 lagunek hartu dute parte. Izena emateko epea zabalik dago.
Urtarrilaren 21ean Goiekin egindako aurkezpena.Goieki. Elkar-Ekin Lanean Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoko Sailak (% 85) eta Goierriko udalek (% 15) bultzatu eta finantzatzen duten egitasmoak, eskualdean egoera ahulean dauden pertsonen enplegagarritasuna eta kualifikazioa hobetzea du helburu, eta, aldi berean, pertsona horien gizarteratzea eta laneratzea sustatzea.
Urtarrilaren 21ean, 38 pertsona izan ziren Goiekiko instalazioetan egindako 2026ko programaren aurkezpenetan. Bertaratutakoek informazioa jasotzeko, zalantzak argitzeko eta izena emateko aukera izan zuten. Hizkuntza eta matematika proba egiteko eta banakako elkarrizketarako hitzordua jasotzeko aukera ere izan zuten. Hitzordu horretan ikastaroetarako sarbidea ebaluatuko da. Goiekietik jakinarazi dutenez, “baldintzak betetzen ez dituztenak programa edo tailer osagarrietan sartu ahal izango dira, etorkizunera begira beren eskumenak indartzeko”.
Lehen seihilekoko prestakuntza-ibilbideak
Goierriko laneratze-sareak (Goieki, Caritas Goierri, Sarea Fundazioa, Gurutze Gorria, EDE Fundazioa, Goierri Eskola, Prospektiker, Biok eta udaletako gizarte-zerbitzuak) prestakuntza-ibilbide berriak diseinatu ditu 2026ko lehen seihilekorako, errealitate sozioekonomikora eta lan-merkatuaren beharretara egokituta.
- Loratu Goierri. Otsailaren 17an hasiko da lorategi eta berdeguneen mantentzean espezializatua, Zizurkilgo Fraisoro Eskolan, apirilaren 23ra bitartean. Ibilbide honek prestakuntza teknikoa eta 30 orduko gaitasun pertsonal eta profesionalak eskaintzen ditu EDE Fundazioaren eskutik, enplegagarritasuna hobetzeko. Maiatzetik aurrera, parte-hartzaileek 80 orduko praktikak udal brigadetan egingo dituzte, sektorean esperientzia zuzena eskuratuz.
- Zaindu Goierri. Otsailaren 17an hasiko da Etxeko higienea eta osasun-arreta (170 ordu) modulua, Goazen Ordiziako irteeretan parte hartuz eta teoria praktikan aplikatzeko talde-lan bisual bat eginez. Ibilbidea ekainaren 4an amaituko da, eta parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta lanbide-kualifikazioa sendotzen dituen esperientzia oso gisa sendotuko da.
- Ikasgune. Ibilbide honek oinarrizko gaitasunak indartzeko helburua du, “matematika, gaztelania eta digitalizazioa barne, gaztelania gutxi ulertzen duten pertsonei zuzenduta”. Sarbide froga gainditzen ez dutenek otsailaren 9tik apirilaren 29ra arte landu ahal izango dituzte trebetasun horiek. “Gainera, EDE Fundazioarekin zeharkako gaitasunen 30 ordu sartzen dira. Etapa hori gaindituta, parte-hartzaileak prest egongo dira 2026ko bigarren seihilekoko ibilbideetan sartzeko”.
Bigarren seihilekoko prestakuntza-ibilbideak
Bigarren seihilekoko ibilbideak diseinu-fasean daudela aurreratu dute, iraila eta urria bitartean hastea aurreikusi dute, eta gaitasun profesionalak eta soziolaboralak garatzeko aukerak eskaintzea dute asmoa:
- Biltegilan. “Ibilbide berritzailea, industria sektorean zentratua”, Biltegiko Laguntza Jardueretako ziurtagiri profesionala eskaintzen du, 170 orduko prestakuntza teorikoa, 40 orduko praktikak tokiko enpresetan eta 30 orduko zeharkako gaitasunak EDE Fundazioarekin. “Sutargi eta Goierri Valleyrekin koordinatuta dago, sektorera egokitutako prestakuntza bermatuz eta laneratzea erraztuz”. Formakuntza teknikoarekin hasi aurretik, zeharkako prestakuntzarekin martxan jarriko da ibilbide hau. Maiatzean hastea aurreikusten den.
- Zaindu Goierri. Hirugarren modulua, Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala (210 ordu), irailaren amaieran hasiko da. Fase teorikoa gainditu ondoren, parte-hartzaileek 120 praktika ordu egingo dituzte. Amaitzean, ziurtagiri profesionala lortuko dute eta lan-munduan sartzeko prest egongo dira.
- Sukaldatu/Zerbitzu on. Sukaldaturen aurreko edizioa (2025) otsailaren 23an amaituko da. “Ibilbidearen balorazioa egin ondoren, Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketen bigarren edizio bat edo Jatetxe eta Tabernako Oinarrizko Eragiketetan oinarritutako Zerbitzu On ibilbide berri bat egongo den erabakiko da, Goitur eta Goierri Eskolarekin koordinatuta, eta Iban Mate izango da prestatzailea”. EDE Fundazioarekin 30 orduko zeharkako gaitasunak eta tokiko establezimenduetan 80 orduko praktikak barne hartzen ditu formakuntza honek. Horien ondoren, parte-hartzaileek lan-munduan sartzeko profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute.
Izen-ematea
Interesatuek izena eman beharko dute datozen bi asteetan: 943 16 18 31 zenbakira deituta edo WhatsApp mezu bat bidalita.













