Ordiziatik Izan Inurri elkartera, 1.580 euro
Urtarrilaren 3an elkartasunezko bertso saioa antolatu zuten Ordiziako Udalak eta Izan Inurri elkarteak.
Ainhoa Jimenez zinegotzia (eskuinean) Izan Inurri elkarteko ordezkariekin.Ordiziako Udala. Ordiziako Udalak eta Izan Inurri elkarteak urtarrilaren 3an elkarlanean antolatu zuten elkartasunezko bertso saioko sarrerekin, 1.580 euro bildu zituzten. Gaur, Ainhoa Jimenez zinegotzia Izan Inurri elkarteko ordezkariekin (Edurne Saez, Norma Andrade eta Marta Diez) elkartu da diru ekarpena egiteko. Jimenezek, Izan Inurri elkarteak “minbizia duten pertsonei eskaintzen dien babesa eta lana eskertu” du.













