Antton Fernandez, Mikel Iturriotz eta Manex Mantxolaren taldea Goierriko finalera sailkatu da
Atzo (ostirala) Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako Goierriko hirugarren kanporaketa jokatu zen Ataungo Oargi elkartean. Zumarraga-Urretxu 1 eta Osinalde 1 taldeak aritu ziren lehian. Urretxu eta Zumarragako taldea nagusitu zen. Hala, Goierriko finalerako sailkatu dira.
Zumarraga-Urretxu 1 taldeko bertsolariak Mikel Iturriotz, Manex Mantxola eta Antton Fernandez dira, gai-jartzailea Leire Alkizu eta epailea Jon Mendizabal.
Goierriko finala martxoaren 7an jokatuko da Lazkaoko Biziolan. Finalean hiru taldek parte hartuko dute eta horietako bi Urretxu eta Zumarragakoak dira: Mikel Iturriotz, Manex Mantxola eta Antton Fernandezen eta Amaia Iturriotz, Beñat Torres eta Uxue Fernandezena.
Goierriko finala irabazten duen taldeak Gipuzkoako txapelketako final laurdenekoa jokatuko du Zaldibian, Tolosaldeko ordezkarien aurka.














