Aldundiak Aralarren antolaketa eta kudeaketa prozesuaren berri emango die herritarrei
Baliabide naturalak antolatzeko planari eta kudeaketa zuzentzeko planari buruz ariko dira. Lehen saioa Abaltzisketan izango da, eta bigarrena Beasainen.
Esnaurreta, Aralarren.Gipuzkoako Parketxe Sarea Gipuzkoako Foru Aldundiak bi saio antolatu ditu herritarrei Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen baliabide naturalak antolatzeko planaren (NBAP) eta erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planaren (EKZP) berri emateko. Aralar parke naturalaren planei buruz ariko dira, eta Hazi erakundeak emango ditu saioak.
Lehen hitzordua martxoaren 10ean izango da Abaltzisketako Goibegi eraikinean (18:00), eta bigarrena martxoaren 16an izango da Beasaingo Dolarea eraikinean (18:00).
“Bilera horien helburua da NBAParen eta EKZParen inguruan egiten ari diren azken aldaketen berri ematea eta horiei buruzko iritziak partekatzea da, natura ondarearen kontserbazioari dagokionez antolamenduan modu integratuan aurrera egiteko, 9/2021 Legearen ildotik”, adierazi du aldundiak.













