Aurretiazko borondateei buruzko hitzaldia Zegaman
Martxoaren 25ean izango da. Oraindik ez dute lekurik zehaztu. Parte hartzeko izen ematea irekita dago.
Aurretiazko borondateei buruzko hitzaldia antolatu dute Zegaman datorren martxoaren 25erako. Aurretiazko borondateen dokumenatuari dagokionean, norberarentzako garrantzitsua izan daitekeena identifikatzen eta partekatutako arreta plangintza bat egiteko gakoak azalduko dituzte saioan.
Lekua ez dute zehaztu momentuz, baina 15:30ean emango diote hasiera. Parte hartzeko izena eman behar da anbulatorioan, martxoaren 20a baino lehen.













