Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa martxan
Hirugarren urtez antolatu du lehiaketa Idiazabalgo Bertso Taldeak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte dago irekita.
Florentino Goiburu bertsolaria, 1991ko Bertso Egunean, Donostian.Euskaldunon Egunkaria Idiazabalgo Bertso Taldeak Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa antolatu du hirugarren urtez, bertsolari idiazabaldarra gogoratu eta herriko bertsozaletasuna sustatzeko asmoz. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra artekoa da eta sari banaketa maiatzaren 8an izango da.
Aurreko bi aldietan bezala, bi mailatan bereizi dute lehiaketa, eta horren arabera, baita lanaren luzera ere.
A kategoria
- 2010 eta 2013 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
- 4 bertso / 8 kopla
B kategoria
- 2009an edo lehenago jaiotakoak
- 6 bertso / 12 kopla
Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea.
A kategorian 1go eta 2. sariak banatuko dituzte eta B kategorian, 1go eta 2. sariak eta herritarren saria ere bai.
Lanak aurkezteko modua
Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, idiazabalgobertsotaldea@gmail.com helbidean lana zein mailatan aurkezten den adieraziz.
Posta bakoitzak bi fitxategi izan beharko ditu:
1. ‘Bertso sorta’ izeneko dokumentu bat non bertsoak izengoitiarekin sinatuta egon beharko diren.
2. ‘Egilea’ izeneko dokumentu bat ondorengo datuekin:
- Ezizena
- Egilearen izen eta bi abizenak
- Jaiotze data
- Helbidea
- Telefonoa













