Zeraingo II. Gazte Festak, martxoaren 28an
Idiazabal, Segura, Zegama eta Zeraingo gazteen arteko herri kirol txapelketa izango da festaren erakargarri nagusietako bat.
Hainbat. gazte dantzan iaz, Zeraingo Andra Mari jaietan. Hitza «Herriko egoerarekin kezkatuta eta nazkatuta» zeudelako antolatu zituzten iaz lehenengoz Gazte Festak Zerainen. Herria «gaztazka politiko handi» baten erdian dagoela eta gazteen arteko harremanak ere hozten ari zirela konturatuta, elkarren arteko harremanak sendotzeko helburuarekin sortu zuten gazteei zuzendutako festa hau.
Izan zuen arrakasta ikusita, aurten bigarrengoz antolatuko dituzte Gazte Festak, martxoaren 28an larunbatez.
Iaz bezala, herri kirol txapelketak, sagardo dastaketak eta kontzertuek osatuko dute egitaraua. Idiazabal, Segura, Zegama eta Zeraingo gazteen artean egingo dute herri kirol desafioa 18:00etatik aurrera. Bi finalaurreko eta finala jokatuko dituzte. 19:00etan, sagardo dastaketa izango da trikitilariek alaituta eta gauen, 22:30etik aurrera kontzertua Irtenbide eta Muxutruk taldeekin.













