Zirtoaroa taldeak irabazi du Martxoan Bertsoako bigarren kanporaketa
Atzo Martxoan Bertsoa txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Urretxuko Soraluze tabernan. Zirtoaroa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres), Eurre (Mattin Aranburu, Mikel Salaberria eta Aitor Maleta) eta Txapia ta Tertulia (Ibai Zabalo Faran, Arritxu eta Aritz Kortabarria) taldeek abestu zuten. Zirtoaroak taldea nagusitu zen.
Hirugarren eta azken kanporaketa martxoaren 13an jokatuko da (datorren ostiralean), Urretxuko Eire tabernan. Bertso Olariak (Ane Beloki, Lierni Ugarte eta Jone Narbaiza), Tupis Tupau (Manex Mantxola, Jorge Andueza Pitu eta Jon Aztiria) eta Uxurbil (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Aitor Agirre) taldeek abestuko da. Kanporaketa 22:30ean hasiko da.
Finala martxoaren 28an jokatuko da, 19:30ean gaztetxean. Oraingoz, bi talde daude sailkatuta: Zirtoaroak eta Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Sustrai Goenaga eta Amets Zubizarreta).













