Korrika Txikia egin dute Gaintzan
Martxoaren 8ko afaria eta Korrika Txikia egin dituzte gaintzarrek asteburuan.
Asteburu betea izan dute gaintzarrek. Atzo, Martxoaren 8aren harira Kale Txikin herriko emakumeen afaria egin ondoren, gaur, Korrika Txikia egin dute herriko plazatik Oteñera arteko joan-etorria eginez. Ondoren, bazkaria egin dute Oin Bide elkartean.
Bi ekitaldi horiekin, eta herrian jarri dituzten ekarpen kutxekin, gaintzarrek Korrikan leku-hartzea egiteko dirua lortuko dute.














