Legazpiko Erraldoi Konpartsak partaide gaztetxoak behar ditu
LH-6ko eta DBH-1eko ikasleei taldeko partaide izateko eskatu die. Datozen larunbatetako 16:00etako entseguetara joan behar dute interesa dutenek.
Udalak deialdi berezia luzatu du herriko gaztetxeoi zuzenduta, LEK Legazpiko erraldoi eta buruhandien konpartsaren izenean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko lehen mailako ikasleei gonbidapena luzatu die, taldeko partaide izateko.
Konpartsako arduradunek esan dutenez, adin horretako haur gutxi daude gaur egun erraldoiak dantzara ateratzeko, eta horregatik “ezinbestekoa da belaunaldi berrien parte-hartzea, herriko tradizio honi jarraipena emateko”. Konpartsara gerturatzen diren haurrek erraldoiekin dantzatzen ikasiko dute, eta urtean zehar antolatzen diren ekitaldi eta ospakizunetan parte hartzeko aukera izango dute.
Parte hartu ahal izateko, nahikoa izango da larunbat honetan eta hurrengoan, martxoak 14 eta 21, konpartsaren egoitzan agertzea 16:00etan. LEK-en egoitza antzinako Ekonomatoan dago.
Informazio gehiago legazpikoerraldoiak@gmail.com helbidera idatzita eskatu daiteke.
Udalak animatu egiten ditu herriko gaztetxeak konpartsara hurbiltzeko, “konpartsan aritzeak tokiko kultura eta tradizioak sustatzeaz gain, laguntasuna, konpromisoa eta talde-lana ere indartzen ditu. Legazpiko erraldoi eta buruhandien konpartsa herriko nortasunaren parte garrantzitsua da, eta haren etorkizuna belaunaldi berrien esku ere badago”.













