Pentsiodunek bat egin dute Martxoaren 17ko greba orokorrarekin
Goierriko Pentsiodunen mugimenduak nabarmendu du Hego Euskal Herrian "gutxieneko soldata ezartzea beharrezkoa" dela, eta hori lortzeko pentsiodunak eta gainerako langile guztiak greba orokorrarekin bat egitera deitu dituzte.
Goierri beheko pentsiodunak, gaur goizean, Lazkaon. Goierri beheko pentsiodunek Lazkaon egin dute asteleheneroko elkarretaratzea eta amaieran eman duten prentsaurrekoan jakinarazi dutenez, gehiengo sindikalak Martxoaren 17rako deitutako greba orokorrarekin bat egingo dutela. “Hemen eta orain, soldata eta pentsio duina, nahikoak eta denontzat” aldarrikatuko dute.
Honako irakurketa plazaratu du Goierriko Pentsiodunen mugimenduak: “Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata ezartzea beharrezkoa ikusten dugu, eta hori lortzeko, Pentsiodun eta beste langile guztiei ere, dei egiten dizuegu, martxoaren 17an deituta dagoen greba orokorra babestu eta aktiboki parte hartzera!”. Era horretan, “bai Donostikoan, bai, Beasaingo manifestazioetan, Pentsiodunak, geure pankarten atzean joango gara, zapi eta petoekin”.













