Euskarazko idazketa ikastaroan lekua dago oraindik
Martxoaren 25ean hasiko da, Oihana Aranak gidatuta. Udal Liburutegiak antolatu du, eta 16 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta.
Monica Leivak gidatutako gaztelerazko idazketa ikastaroa. Legazpiko Udal Liburutegiak irakurtzea eta idaztea gustuko duten 16 urtetik gorako herritarrei deialdia egin die, hilaren 25ean hasiko den euskarazko idazketa tailerrean parte hartzeko. Oihana Aranak gidatuko du ikastaroa.
Liburutegian bertan izango dira saioak, 18:ooetatik 20:00etara bitartean. Martxokoaren ostean, apirilaren 22an, maiatzaren 20an eta ekainaren 19an izango dira hurrengoak.
Oraindik badago tokia, eta parte hartu nahi dutenek liburutegira joanda, 943 73 71 86 zenbakira deituta, 639 851 172 zenbakira whats-app mezua bidalita edo liburutegia@legazpi.eus helbidera idatzita eman dezakte izena.
Ikastaro hau “irakurketaren eta idazketaren arteko elkargune gisa” planteatzen dute. Bertan, parte hartzaileek hainbat narrazio molde aztertzeko aukera izango dute, hizkuntzaren erabilera landu, eta ahots propioa garatu. Ariketa gidatuen eta testu hautatuen bidez, idazketaren prozesuari hurbilketa zaindua eskainiko zaio.
Ez du aldez aurreko prestakuntzarik eskatzen, eta idazketa modu sortzaile eta erreflexiboan landu nahi duten guztiei zuzenduta dago.
Legazpiko liburutegiak gaztelerazko idazketa ikastaroa ere antolatu du, eta martxan dago, Monica Leivaren eskutik.













