'Kandida' antzezlana ostiralean, Legazpin
Latxartegi aretoan izango da emanaldia, 19:30ean. Sarrerak salgai daude leihatila digitalean, baina egunean bertan ere erosi ahal izango dira aretoan.
Antzerki eguna izango da ostirala Legazpin. Tartean Teatro taldeak Kandida antzezlana taularatuko du Latxartegi aretoan, 19:30ean, Sarrerak salgai daude Latxartegiko leihatila digitalean 10 euroan, baina egunean bertan ere sarreran erosi ahal izango dira.
Kandida antzezlanaren zuzendaria Patxo Tellerria da, eta aktoreak Miren Gaztañaga, Nerea Mazo eta Mikel Martinez. Klara Balzes idazle gaztea da protagonistetako bat.
Klara Balzesek bere lehen nobela idatzi du, Kandida izenburuarekin, eta etxegabetu bati buruzko istorio bat da. Kandida fikziozko pertsonaia da, baina benetako pertsona batean oinarrituta dago. Klarak benetako pertsona hura, Manuela, etxegabetuaren aldeko elkarte batean ezagutu zuen. Nobelan, Klarak bere etxean jasoko du Kandida. Errealitatean, Klarak Manuelaren arrastoa galdu egin zuen betirako. Nobela argitaratzen den egunean, Manuela Klararen etxean agertuko da. Eta nobelan egin duen gauza bera egiteko eskatuko dio gazteari, hau da, bere etxean jasotzeko. Idazleak eta nobelarako sortutako pertsonaiak pisua konpartituko dute, eta «benetako bizitzak ez dira nobeleskoak».














