Bernardo Alberro omenduko dute biharko txupinazoan
Ordiziarrak gera kantaren sortzailea izan zen Alberro. Maiatzean hil zen, 99 urterekin.
Santa Ana jaietako txupinazoa Alberrok bota zuenekoa, 2013an.Iñaki Gurrutxaga Aurtengo Santa Ana jaiak bereziak izango dira Ordizian, eta ez bakarrik herriak mimoz eta lan handiz prestatu duen egitarau oparoagatik. Izan ere, Bernardo Alberro Anabitarte gabe ospatuko diren lehen jaiak izango dira. Konpositorea joan den maiatzean hil zen, 99 urte zituela. Astigarragan jaioa bazen ere, urte luzez bizi izan zen Ordizian, eta lotura estua izan zuen herriarekin.
Lotura hori betiko irudikatuta geratu da Ordiziarrak gera abestian. Alberrok sortutako doinua urteekin ordiziarren ereserki bilakatu da, eta jaietako une esanguratsuenetako askotan entzuten da. Horregatik, Ordiziako Udalak hainbatetan aitortu izan dion moduan, biharko txupinazoan ere gogoan izango dute konpositoreak herriari egindako ekarpena eta utzitako ondare kulturala.












