
Bihar, 12:00etan, hasiko dira Santa Ana jaiak Ordizian, txupinazoarekin. Urko Ruiz de Apodakak, eta Azari, Txindoki eta Boxing elkarteek jaurtiko dute.

Uztakale programaren azken saioa da. Musikari tolosarrak 19:00etatik aurrera ibiliko dira kalean. Atzo, Trapu Zaharra taldeak kaleko antzerkiarekin bete zuen Laubide.

Santa Ana jaien atarian egindako ekitaldi instituzionalean, lau udal taldeek iragan hurbilean izandako sufrimendu guztiak aitortzeko eta memoria partekatua eraikitzeko borondatea azaldu dute.

Aisialdi taldeak antolatutako kanpaldiak 53 partaide ditu aurten. Hortiguelan daude, eta hilaren 30ean itzuliko dira Legazpira.

Jai egitarau oparoa izango dute ordiziarrek bihartik astelehenera arte. Kuadrilla egunarekin amaituko dira jaiak.

Ordiziarrak gera kantaren sortzailea izan zen Alberro. Maiatzean hil zen, 99 urterekin.

Ordiziako Herri Antzokian izango da emanaldia, 20:30ean.

Euxebio Zabalak mus txapelketa asko irabazi ditu. Euskal kolektibitateen munduko txapelketa, besteak beste. Zaletasuna semeari transmititu dio eta elkarrekin jokatzen dute. Zumarragako jaietako txapelketa irabazi dute.


