Birrako da Kuadrillen arteko saskibaloi txapelketako txapeldun berria
Iazko Mokela talde txapelduna hiru puntuko aldearekin garaitu zuen asteazkeneko finaleko partidan.
Mokela eta Birrako, partidaren amaieran. Pedro Etxarri Asteazken arratsaldean Jose Migel Barandiaran plazan egokitutako kantxan jokatutako lagunarteko saskibaloi txapelketako finaleko partidarekin itxi dute aurtengo ekinaldia. XLII. edizioa izan da eta dagoeneko badu txapeldun berria: Birrako.
Lehia estua izan zen partida guztian zehar, eta azken emaitzak ere hori islatu zuen. Hiru puntuko alde soilarekin lortu zuen Birrako taldeak iazko txapeldun izendatu zen Mokela taldea garaitzea (50-53). Herritar andana bildu zen plazan.













