Haurren bazkarirako txartelak salgai, Mandion
Hainbat. gazte dantzan Zeraingo Andra Mari jaietan. Hitza Abuztuaren 13tik 16ra ospatuko dituzten Andra Mari jaietako egitaraua ixten dabil Zeraingo Gazte Taldea. Ia dena zehaztuta dago jada eta jakinarazi dutenez, abuztuaren 14an egingo dute, urteroko haurren bazkaria. Txartelak Mandion daude dagoeneko salgai, 16 (haurrak) eta 25 (helduak) euroan. Abuztuaren 9a izango da txartelak erosteko azken eguna.












